1. 11518707493_29e113c58e_c

    Bathco R.C. vs Gernika Rugby Taldea

    31 octubre, 2014

    Datorren domekan, azaroaren 2an, Ohorezko Mailako 7. jardunaldiko partidua jokatuko dau Gernika Rugby Taldeak, Santanderren, San Roman zelaian, Bathco R.C.-ren kontra.
    Liga hasi zanean oso helburu desbardinak eukiezan talde bi izango dira aurrez aurre domekan. Gernikarrek maila mantentzeko ideia garbiagaz hasi eben denporaldia, eta Santanderrekoek, ostera, taldea asko sendotuta. Izan be, Ohorezko Mailan lehenengo titulua lortzeko helburua daukie, eta Superkopan ia-ia lortu dabe, azken minutuan egin eutsen ihes garaipenak-eta. Halanda be, talde bien artean gaur egun sailkapenean puntu bi baino ez dagozan arren, hasikerako helburu bardinakaz jarraitzen dabe talde biek. (leer más…)


  2. rugby inklusiboa_

    Elorrio-gaztedi errugbi inklusiboko partidua – Partido de rugby de inclusión Elorrio – Gaztedi

    30 octubre, 2014

    Zoritxarrez errugbia Ben Flower-enaren moduko albisteak dagozanean bakarrik ataraten da komunikabideetan, baina hori ez da guri gustetan jakun errugbia. Guri gustetan jakun errugbia azaroaren 8an Elorrion ikusi ahal izango doguna da. Izan be, 10:30ean hasita, errugbi inklusiboaren inguruko jardunaldi bat organizau dabe, eta hori bai dala errugbi ona! Hori dala-ta, Elorriora joateko gonbita egiten deutsuegu errugbizale guztio, errugbiak daukazan eta guk horrenbeste maite doguzan balioak bizi eta balio horreekaz disfrutatzeko. (leer más…)


  3. foto4

    Partidos del fin de semana – Asteburuko partiduak

    Senior DHA – OAM Seniorra
    Bathco R.C.  – Gernika Rugby Taldea (domeka/ domingo 2 – 12:30 San Roman)
    Senior Euskal Liga – Euskal Liga Seniorra
    Gernika R.T. – Elorrio R.T.  (zapatua/ sábado 1 – 16:30 Urbieta.)
    Aupa mutilek!!

    (leer más…)


  4. sub12_1

    Asteburuko emaitzak – Resultados del fin de semana

    29 octubre, 2014

    Arrasate-Mondragon 41 – 5 Gernika R.T.
    Euskal Ligako gure taldeak ezin izan eban irabazten jarraitu; izan be, Arrasatekoak askoz hobeak izan ziren eta hortik etorri zan gureen lehenengo porrota.

    18 urtez azpikoak, 18 Durango/Elorrio 79 – 0 Gernika R.T.
    Porrot garbia, eta ez dago askorik esateko, baina batzuk lesionauta egozalako eta beste batzuk be falta jakuzalako, jokalari gitxigaz egin genduan Durangorako biajea.
    (leer más…)


  5. urdairack_bus_san_roman

    Azaroaren 2an Autobusa Santanderera – Autobús a Santander el 2 de Noviembre

    Bathco Rugby vs Gernika RT. Azaroaren 2an. San Roman.
    Irteera: 10:00etan Basurde Rugby Tabernan.
    Izena emateko: Basurde tabernan barikuko, urriak 31, 20:00ak baino lehen.
    Ez geratu leku barik!!!
    (leer más…)


  6. IMG_2629

    Gernika R.T. 10 – 21 VRAC Quesos Entrepinares

    26 octubre, 2014

    Se preveía complicado el partido y así ha sido, un ordenado VRAC ha superado a los basurdes. Aunque el inicio de la primera parte ha sido bastante igualado los vallisoletanos han ido ganando terreno poco a poco a los basurdes con largas patadas, aprovechando el viento a favor, que pasaban por encima de los hombres de atrás hasta que llegaban a campo gernikes y una vez allí consiguiendo puntos. Primero en el minuto 7 cuando Griffiths pasaba un golpe y 12 minutos más tarde después de una jugada los pucelanos consiguen romper la línea de defensa y Snee consigue el ensayo. (leer más…)


  7. feta_vrac

    Gernika R.T. – VRAC Quesos Entrepinares

    23 octubre, 2014

    Zapatuan, 16:30etik aurrera, Ohorezko Mailako seigarren jardunaldiko partidua jokatuko dabe Urbietan Gernika Rugby Taldeak eta VRAC Quesos Entrepinaresek.

    Superkopa irabazi barri jatorku Valladolideko taldea, baina ligan be lehiatzeko gogoa eukiko dau, gorengo taldeetatik ez urruntzeko. Izan be, El Salvadorren kontra puntu bategaitik eta Katalunian Santboiren kontra galdu ostean lehenengo postuetatik urrun dago, eta Valladoliden ez jake gustetan holan egotea. Gogoratu behar da azken 5 urteetan Espainian jokoan egon diran tituluetatik 5 bakarrik ez dabezala eskuratu (Liga 2011, 2012, 2013 eta 2014an irabazi dabe; Erregearen kopa, 2010 eta 2014an; eta Superkopa, 2010, 2012, 2013 eta 2014an). Nahiz eta denporaldi hasikeran jokalariak falta izan jakozan, VRACek buelta emon deutsa egoerari eta barriro be oso serio jokatzen dau defensan eta oso arriskutsua da erasoan. Horretarako, Griffiths, Mullertarrak, Frederic Montagut basurde ohia—denboraldi bikaina egiten dabil Valladoliden—, eta Gavidi eta Ignacio Molina moduko jokalari sendo eta mingarriak daukiez. Laburtuz, talde itzela, basurdeai gauzak oso gatx jarriko deutsazana. (leer más…)


  8. foto4

    Partidos del fin de semana – Asteburuko partiduak

    22 octubre, 2014

    Senior DHA – OAM Seniorra
    Gernika Rugby Taldea  – V.R.A.C. (zapatua/ sábado 25 – 16:30 Urbieta)
    Senior Euskal Liga – Euskal Liga Seniorra
    Kanpazar Arrasate R.T. – Gernika R.T.  (Domeka/ Domingo 26 – 12:00 Mojategi.)
    Sub-18 Cadetes – Kadeteak
    Durango R.T. – Gernika R.T.   (zapatua/ sábado 25 – 10:30 Arripausueta.)
    Sub-16 Infantiles – Infantilak
    Durango R.T. – Gernika R.T.   (zapatua/ sábado 25 – 12:00 Arripausueta.)
    Sub-14 Escolar- Eskola
    Univ. Bilbao Rugby – Gernika R.T.   (zapatua/ sábado 25 – 11:30 El Fango.)
    Sub-12 Escolar- Eskola
    Univ. Bilbao Rugby – Gernika R.T.   (zapatua/ sábado 25 – 10:30 El Fango.)

    Aupa mutilek!! (leer más…)


  9. inigo_olaeta_hernani

    Hernani R.C.E. 14 – 19 Gernika R.T.

    21 octubre, 2014

    Oso garaipen inportantea lortu eban GRTk zapatuan Landaren. Jakina zan moduan, hortzak estututa jokatu eben talde biek, eta, horren erakusgarri, lehenengo zatia 3-0 amaitu zan. Zigor-kolpe bidez lortu ebazan hiru puntuok Genuak, partidua hasi eta minutu bira, baina handik aurrera 10eko lerroen artean jokatu eben talde biek, inor jokoan nagusitu barik. Ganera, kontrarioaren entsegu-marraraino hurreratzen ziranetan akatsen bat egin, eta puntuak lortzeko aukera barik geratzen ziran talde biak. Hernani oso ondo defensan eta basurdeak akatsak eginez, batez ere alboko sakeetan: holan gatxa zan inork oreka apurtzea. (leer más…)


  10. 15571934672_929775eed0_z

    Asteburuko emaitzak – Resultados del fin de semana

    20 octubre, 2014

    Senior Euskal Liga – Euskal Liga Seniorra
    Gernika R.T. 52 – 12 La Única R.T.
    Euskal Ligako gure taldeak ezin hobeto ekin deutsa aurtengo denporaldiari: hirutik hiru irabazi dauz. Zapatuan, hasieratik bertatik kontrolpean hartu eben partidua, azkenera arte. Oso errugbi alaia egin eben: fase asko eginez, zelaian alde batetik bestera eroaten eben baloia, defensan zuloren bat topau arte. Partidu perfektua jokatu eben basurdeek, eta danen artean Gerri eta Svein nabarmendu behar dira. (leer más…)


Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.com

Bai euskarari, euskararen bidean