Gernika Rugby Taldea-UE Santboiana (Crónica)

15 abril, 2018

Gernika Rugby Taldeak UE Santboiana garaitu zuen partida lehiatu batean. Joaquín Palisa izan zen jokalaririk aipagarriena, sei marketatik lau egin zituelako XV berde-beltzarentzat. Basurdeen garaipen estuarekin, 36-34, Gernika Rugbyk amaiera bikaina eman zion 2017/2018 denboraldiko etxeko azken partidari.

 

Hasiera berdindua izan zen, eta UE Santboianak arrisku handiagoko sintomak ematen zituen. Hala ere, basurdeek jo zuten lehenago, Federico Llanosen ostikada handi bati esker. Izan ere, bere herrikide Joaquín Palisarekin bikain moldatu zen, eta hegal argentinarrak goizeko lehen marka eskuratu zuen. Iker Olaetak ezin izan zuen try-a burutu, eta 5-0 utzi zuen markagailua.

 

Entseguaren bultzada baliatuta, basurdeak partidan agintzen hasi ziren eta, bi minutu baino gutxiagora, berriro zigortu zuten talde kataluniarra Santiago Viañaren markari esker. Iker beste bat lortzeko zorian egon zen berriz, baina markagailua berdin geratu zen (10-0).

 

Gernikarrek kalte handia egiten jarraitu zuten etengabe, eta kataluniarrek etxekoen ondoz ondoko bi markei erantzun behar zieten. Basurdeen 22ko melea aprobetxatuta, kanpokoek handik etorritako obala baliatu zuten zutoinen azpian sartu eta markagailuan 10-7 emaitza estua jartzeko. Dena dela, gutxi iraun zien poztasuna Lewis Williamsen gizonei. UE Santboianako jokalariek lortutako try-tik minutu gutxira, Santiago Viañak espaziora bidalitako ostikada handia burutu zuen Joaquín Palisak, eta bigarren entsegua lortu zuen, partidako bere bigarren marka hain zuzen. Ikerrek zutoinen artetik sartu zuen obala, eta basurdeak 17-7 emaitzara urrundu ziren.

 

Alde bakarreko erasoekin jarraituta, Gernika Rugbyk errenta handitu zuen. Touch-etik ondo irten, Ibai Amillategik metro batzuk irabazi, Santi Viañari eman, Santik berriz Joaquín Palisari, eta azken horrek ez zuen barkatu, eta basurdeentzat laugarrenez -bere hirugarrena- gurutzatu zuen entseguaren linea. Iker Olaetak gernikarren marka garrantzitsua egin zuen berriro, eta markagailuan alde handia jarri zuen (24-7).

 

Huts egindako saiakera batzuen ostean, bisitariek distantzia laburtu zuten lehen zatiko bukaeratik minutu gutxira, eta aldageletara 24-14 emaitzarekin joan ziren.

 

XV berde-beltza indartsu itzuli zen joko-zelaira, lehen 40 minutuetan erakutsitako joko onarekin jarraitzeko. Hala ere, UE Santboianak jo zuen lehenago, jokoan 8 minutu igaro ostean. Bisitariek eraso luzea baliatu zuten, eta erdiko bidetik pick & go batekin saiatu eta gero, obala hegaleko bidera ireki eta bigarren zatiko lehen marka gehitu zuten.

 

Denborarik galdu gabe, kataluniarrek izandako aukera guztiak aprobetxatu nahi izan zituzten, eta entsegutik minutu gutxira, Albert Millánek drop bat jokatu, zutoinen artetik igaro eta markagailua estutu zuen (24-22).

 

Partidan basurdeak unerik txarrena igarotzen ari zirenean, kataluniarrak markagailuan estutzen, Santiago Viaña bere zelaitik irten eta zenbait aurkari gainditu ostean, Facundo Epinalekin kontaktatu eta entsegua lortu zuen zutoinen azpian.

 

Berdintasuneko minutu batzuen ondoren, Joaquín Palisa bihurtu zen berriro partidako izen propioa. Bere laugarren entsegua lortu eta UE Santboiana zigortu zuen. Basurdeek arnasa hartu zuten hegal argentinarraren markari esker. Nolanahi ere, ez zen jaiegun lasaia izango koadro berde-beltzarentzat. ‘Afa’ Taulik ez zuen partidako gol festa galdu nahi, eta marka bat lortuta, Eduardo Maidagan eta Nico Martínezen gizonak atakan jarri zituen berriz (36-29, 70. minutuan).

 

Partidaren hil ala biziko bukaeran, kataluniarrek marka bat gehitu zuten, eta Nil Baróri aukera ematen zion norgehiagoka berdintzeko. Ordubete baino gehiago atzetik jokatu ondoren, UE Santboianari berdintzeko sari borrokatua agertzen zitzaion aurrez aurre. Nilek zutoinetara begiratu, baina ostikoa desbideratu egin zen, eta 36-34 markagailuarekin iritsi zen partidaren bukaerara.

 

Traducción: Artez euskara zerbitzua.

 

 

El Gernika Rugby Taldea se impuso a la UE Santboiana en un peleado partido en el que Joaquín Palisa fue el jugador más destacado, al anotar cuatro de las seis marcas para el XV verdinegro. Con la ajustada victoria de los basurdes por 36-34, el Gernika Rugby pone el broche de oro al último partido como local de la temporada 2017/2018.

 
Tras un parejo comienzo en el que la UE Santboiana fue el conjunto que daba síntomas de mayor peligro, fueron los basurdes los que lograron golpear primero gracias a una gran patada de un Federico Llanos, que se entendió a la perfección con su compatriota Joaquín Palisa y que el ala argentino convirtió en la primera marca de la mañana. Iker Olaeta no logró rubricar el try, dejando el 5-0 en el marcador.

 
Aprovechando el impulso del ensayo, los basurdes comenzaron a tomar los mandos del partido y en menos de dos minutos volvieron a ajusticiar al conjunto catalán gracias a la marca de Santiago Viaña. Iker se quedó nuevamente a las puertas de la transformación, dejando el marcador intacto (10-0).

 
Con los gernikeses causando estragos continuamente, los catalanes necesitaban responder a las dos marcas consecutivas de los locales. Aprovechando una melé en la 22 basurde, los visitantes lograron hacer bueno un oval procedente de la misma, para posar bajo palos y colocar el marcador en un apretado 10-7. Sin embargo les duró poco la alegría a los hombres de Lewis Williams. Escasos minutos después del try cosechado por los jugadores de la UE Santboiana, Joaquín Palisa culminó una gran patada al espacio de Santiago Viaña con un nuevo ensayo, su segunda marca del partido. Iker coló el oval entre palos alejando a los basurdes 17-7.

 
Continuando con su monólogo ofensivo, el Gernika Rugby logró aumentar su renta haciendo buena una salida de touch, tras las que Ibai Amillategi logró ganar varios metros para asistir a un Santi Viaña, que contactó nuevamente con un Joaquín Palisa que no perdonó y traspasó por cuarta vez para los basurdes -tercera a título personal- la línea de ensayo. Iker Olaeta transformó nuevamente rubricando la importante marca de los gernikeses y colocando un amplio margen en el marcador (24-7).

 
Tras varios intentos frustrados, los visitantes lograron recortar distancias a escasos minutos del final del primer acto, para marcharse a vestuarios con 24-14 en el luminoso.

 
El XV verdinegro volvió con fuerza al terreno de juego tratando de dar continuidad al gran juego mostrado en los primeros 40 minutos. Sin embargo, fue la UE Santboiana la que golpeó primero tras 8 minutos de juego. Los visitantes aprovecharon una larga ofensiva para tras probar fortuna en el carril central con un pick & go, abrir el oval al carril del ala y sumar la primera marca del segundo acto.

 
Sin tiempo que perder, los catalanes quisieron aprovechar todas las ocasiones de las que dispusieron y pocos minutos después del ensayo, Albert Millán se jugó un drop que pasó entre palos y que apretó el marcador (24-22).
Cuando los basurdes pasaban por su peor momento en el partido con los catalanes acechando en el marcador, Santiago Viaña arrancó desde campo propio y tras dejar atrás a varios rivales, logró contactar con un Facundo Epinal que ensayó a placer bajo palos.

 
Tras varios minutos de igualdad, Joaquín Palisa se convirtió nuevamente en el nombre propio del partido, anotando su cuarto ensayo y ajusticiando a la UE Santboiana. Los basurdes tomaron oxígeno tras la marca del ala argentino. Sin embargo, no iba a ser una fiesta tranquila para el cuadro verdinegro. ‘Afa’ Tauli, que no quiso perderse el festival anotador del partido, logró una marca que puso a los hombres de Eduardo Maidagan y Nico Martínez nuevamente contra las cuerdas (36-29, min 70).

 
En un agónico final de partido, los catalanes lograron sumar una marca que daba la posibilidad a Nil Baró de igualar la contienda. Tras haber jugado más de una hora a remolque, a la UE Santboiana se le presentaba el peleado premio de la igualada. Nil miró a palos pero su patada se marchó desviada, dejando el marcador en el 36-34 con el que se llegó al final del encuentro.

 

Anuar Gómez, jefe de prensa.

 

 

 

Gernika Rugby-UE Santboiana

Foto: Anuar Gómez.

 

 

 

XV iniciales:

Gernika Rugby: 1- AMILLATEGI, Ibai 2- MARTÍNEZ, Eder 3- JURADO, Nicolás 4- LARRABEITI, Andoni 5- GUZMAN, Juan Cruz 6- INSUNZA, Eneko 7- ZABALA, Eneko 8- BAST, Mateo (C) 9- OLAETA, Iker 10- LLANOS, Federico 11- ES SAHEB, Abdelafatth 12- CENDOYA, Jose María 13- EPINAL, Facundo 23 PALISA, Joaquin 15- VIAÑA, Santiago.

También jugaron: MARTINEZ, Nicolás // MERCANTI, Bruno // ESKOLAR, Jokin // ZAVALA, Carlos y ETXEANDIA, Gorka.

 

UE Santboiana: 1- PETIT, Youri 2- ROMERA, Pablo 3- CHICHUA, Amirani 4- PALOMO, Alex 5- BARBERO, Pau 6- PALOMAR, Marc 7- SANZ, Rubén (C) 8- LOPEZ, Joan 9- GARCIA, Héctor 10- MILLAN, Albert 11- BARÓ, Nil 12- GONZALEZ, Federico 13- PICHOT, Hugo 14- FRANCISQUELO, Nicolás 15- DE ORBANEJA, Javier.

También jugaron: BUIRA, Aleix // DELGÁ, Joaquim // PUJOL, Oriol // TAULI, Lionel Afaese // FITZSIMONS, Harrison // VILAR, Marc y VICENTE, Marti .

 

Ayúdanos a crecer, comparte:

    No hay comentarios »

    Aún no hay comentarios.

    Suscripción RSS a los comentarios de esta entrada. TrackBack URL

    Dejar un comentario




    Gernika Rugby Taldea

    Polideportivo Urbieta s/n

    Gernika - Lumo (Bizkaia)

    gernikarugby@gernikarugby.com

    Bai euskarari, euskararen bidean