VRAC Quesos Entrepinares vs Gernika Rugby Taldea

29 septiembre, 2017

Datorren domekan,urriaren 1ean, Ohorezko Mailako hirugarren jardunaldiko partidua jokatuko dau Gernika Rugby Taldeak, Valladoliden, Pepe Rojo zelaian, VRAC Quesos Entrepinaresen kontra.

Ligaren hasieran lortu dabezan emoitza onakaz jarraitzeko helburuagaz doaz basurdeak Valladolidera. Getxori Faduran eta Cisnerosi Urbietan irabazi izanak beste motibazino puntu bat emon deutsie gernikarrai denporaldian eukiko daben partidu gogorrenetariko bati aurre egiteko. Gure jokalarientzako beste interes berezi bat be eukiko dau domekakoak, VRACi irabazi ezkero Kopako finalerdirako zuzenean kalifikauko litzake-ta GRT. Izan be, formatu berria dakar Kopak aurton, eta talde guztiak hiru taldeko lau moltsotan banatu dira. Ondorioz, lehenengo faseko hiru liga partikular horretan nagusi ataraten dana finalerdietara doa. Cisnerosi irabazteak Koparako ilusinoa piztu deutsie gernikarrai, eta ikusten dabe pauso bakarra geratzen jakiela finalerdietan sartzeko: beharleku makala bada be, ez da ezinezkoa.

VRACen asmoa, barriz, partidu guztiak 5 puntugaz irabazten jarraitzea izango da: jokatutako partidu bietan jokoan egozan puntu guztiak atara dauz, 10. Ganera, gure taldeari irabazi ezkero oraindino aukera eukiko leukie Kopan sartzeko, 10. jardunaldian jokatu behar dabe-ta Cisnerosen kontra, Madrilen.

Iker Olaeta izan ezik beste jokalari guztiakaz doaz basurdeak Valladolidera; Ikerrena oraindino zalantzan dago.

El próximo domingo día 1 de Octubre se disputará en Los Campos de Pepe Rojo el partido correspondiente a la tercera jornada del Campeonato de Liga de la División de Honor de Rugby y que enfrentará a VRAC Quesos Entrepinares vs Gernika Rugby Taldea.

Los basurdes se desplazarán a Valladolid con el objetivo de seguir la racha de buenos resultados con la que han comenzado la liga. Las victorias contra Getxo en Fadura y contra Cisneros en Urbieta han supuesto un punto de motivación extra para los de Gernika a la hora de afrontar uno de los partidos más complicados de la temporada. El partido cuenta además con un aliciente extra para los verdinegros puesto que una victoria pondría a los basurdes directamente en la semifinal de copa. El nuevo formato de la competición ha dividido a los equipos en 4 grupos de tres equipos, el ganador de esta liga particular durante la primera vuelta obtiene el pase a semifinales. La victoria ante Cisneros de la semana pasada ha despertado la ilusión de los gernikeses por el torneo, que se ven a un solo paso de meterse en las semifinales, tarea complicada pero no imposible. 

Por su parte el VRAC intentará seguir con su racha de plenos, 10 puntos de 10 posibles y de paso dejar para la jornada 10 el desenlace de la clasificación para la copa, jornada en la que se enfrentarán a Cisneros en Madrid.

Los basurdes viajan a Valladolid con todos sus efectivos disponibles a excepción de Iker Olaeta que aun es duda.

Aupa basurdeak, egurre!!!

29145612803_7ae2c2597d_z

Ayúdanos a crecer, comparte:

    No hay comentarios »

    Aún no hay comentarios.

    Suscripción RSS a los comentarios de esta entrada. TrackBack URL

    Dejar un comentario




    Gernika Rugby Taldea

    Polideportivo Urbieta s/n

    Gernika - Lumo (Bizkaia)

    gernikarugby@gernikarugby.com

    Bai euskarari, euskararen bidean